Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

Unitate Didaktikoa ( Modulo Doctors )

Imagen
Gaur, Modulo Doctors taldeak unitate didaktikoa bidali dugu modulo lanarekin batera. Gure unitate didaktikoaren proiektua "Eskola Aldatzen Proiektuan" datza. Proiektu hau egiteko, didaktika eta matematika ikasgaiak batu/lotu ditugu. Proiektu hau, bi astekoa izango da etya LH2 ko ikasleek izango dira proiektua bideratuko dutenak. Proiektuaren inguruan, proiektu nahiko osoa ( zehatza ) eta baliagarria iruditu zait. Proiektuaren helburua, umeak patioaren maketa egitea da, matematikako kontzeptu desberdinak erabiliz eta ulertuz adibidez. Lan honen bitartez askatasuna ematen diegu umeei, aipatu beharra dago ere guk askatasun handia ere izan dugula proiektu/lan hau burutzeko. Azken batean lan oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait, zenbait gauza ikasi ditut eta modu praktiko eta dibertigarri batean.

Metodologia aktiboak

Ikasgelan metodología aktibo desberdinen inguruan mintzatu gara. Horren ildotik jarraituz, proiektu bat egitea proposatu zaigu, Metodología aktibo desberdinen inguruko proiektua. Lan honetan, zertan datza aztertu behar genuen eta metodología desberdinak : Irakaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodología, arazoetan oinarritutako metodología eta proiektuetan oinarritutako metodología. Lan hau modulo/didaktika doctors taldearekin egin nuen eta hemen esteka bat utziko dut lanarekin batera: https://docs.google.com/presentation/d/1deccNCsluJUrA8tOWNX5gz38jbVmfe5FAxAWHLD9z2g/edit#slide=id.g51478519c4_0_26

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )

Ikasgelan bideo bat ikusi genuen konpetentzien inguruan. Bideoan Sacristan eta Jose Moya agertzen dira hitz egiten. Hemen haiek erantzundako galdera batzuk jarriko ditut. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan ? Sacristanen iritziz, jendea konpetentea izan behar da, konpetibitatearen alde dago. Bere ustez konpetentzia terminoa kontzeptu nahiko berria da, eta jendea ez du kontuan hartzen. Jose Moyaren iritziz Irakasleak ez dute boterea ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien ordez politikariak eta teknokratak egiten dituzte aldaketak haien izenean. Moyak esan zuen esaldi bat interesgarri xamarra iruditu zitzaidan, "Una persona no es mas lista por saber mas sino por saber utilizar todos sus recursos para llevar a cabo una tarea en un contexto determinado" Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke ? Bai, baina eskolatik kanpo baita. Beraz, haiek diote barruko zein kanpoko konpetentziak batu behar ditugula, hórrela nahi...