Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

Esther Ferrer eta "Performace-ak"

Imagen
Gaur, performance delakoen inguruan hitz egin dugu klasean. Hasiera batean, irakasleak termino hau azaldu digu, Ivan Illicichen testu baten azalpenarekin lotzeko. Performance bat, ez da aktuazio bat performance bat material barik egin daiteke eta helburu hausnarkor bat duela esan dezakegu. Gaiarekin jarraituz, Esther Ferreren performance desberdinak ikusi ditugu, izan ere, Esther oso ezaguna eta ona da performancen mundo honetan. Oso arrigarria izan da ikustea egiten zituen performanceak eta nola planteatzen zituen. Nire ustez, sormen handia zuen oso zaila da batzuetan pentsatzea nola egin gauzak, eta bera modu desberdin eta interesgarrietan egiten ditu. Amaitzeko, irakasleak komentatu digu guk etorkizun batean, performanceak egingo ditugula ere Ivan Illicichen ideia desberdinak erabiliz. Artikulu/sarrera honetako ideia batzuk Jokin eta Joseviren blogetatik hartu ditut. Hemen haien blogen estekak utziko ditut: https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1) josevididaktika.blogsp...

Gorputza Bitartekari Klasetik Kanpo ( Argazkiak )

Imagen
    Ikasgela barruko irudiekin konparatuz hauetan gorputz jarrera desberdinak ikusten ditugu; lasaiagoak alegia. Nahiz eta lasaitasuna transmititu argazki batzuetan ikasgela barruko gorputz jarrera berdinak identifikatu ditzazkegu. 1-7-8 argazkietan nekea igertzen da eta gorputzak aurrerantz moduan daude pilota bat bezala sorbalda zuzen izan gabe. Nire ustez gaur egun, gizarte oso dinamiko batean bizi gara, momentu batez honen inguruan hausnartuz gero jarraian konturatuko zara horrela dela.  Pertsonak (ni neu ) denbora guztian ari dira alde batetik bestera gelditu gabe.Gizartean oso barneratuta dago nire ustez "bizi-modu-erritmo" hori. Beste argazki batzuetan bestalde, 2-3 edota 6 (argazkietan) lasaitasuna eta zoriontasuna/alaitasuna ageri da. Ikasgelako argazkiekin konparatuz hauetan gorputzen jarrerarekiko anistazun handiagoadago, izan ere, testuinguru informala delako. Klase barruan, formala denez postura egokia...

Artiumeko bisita

Imagen
Modulu lanarekin hasteko, Modulu Doctors taldea Artium museoari bisita bat egin genion. Bisita honetan ume talde desberdinekin egon ginen bikoteka banatu ginen lana egiteko. Bikote bat informazioaz arduratuko zen, bestalde, beste bikotea argazkietaz arduratuko zen. Honetaz gain, tailer batean ere parte hartu genuen eta hor umeekaz egon ginen laguntzen/hitz egiten. Bisita orokorrean oso lasaia izan zen. Umeak txikiak izan arren oso formalak ziren. Bisita amaieran museoko begiraleekin hitz egin genuen eta komentatu zigun eskola ( N´click ) honetako umeak formalak izaten direla normalena izan ere, eskola elitista bezala kalifikatu zuen. Esan zigun, eskola publikoko umeak zailagoak izaten direla, baina, aldi berean esperientzia gutziz desberdina dela eta gonbidatu zigun beste batean nahi izanez gero berriro joateko beste talde batekin. Azken batean, esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaidan.

Gorputza Bitartekari Klase Barruan ( Argazkiak )

Imagen
ARGAZKIAK Sarrera honetan irakasgela barruan dauden gorputz adierazpen batzuen argazkiak jarriko ditut.Argazkiekin batera azalpen txiki bat ere atxikituko dut. Hemen ohiko egoera bat agertzen da , ikasle bat ordenagailuarekin. Normalean ordenagailuarekin edo mugikorrarekin gaudenean burua makurtzen dugu eta nahiz eta ohikoa izan , gure sorbaldarentzako kaltegarria da. Argazki honetan ikusten da ,nola, buruaren pisua eskuarekin / besoarekin eusten du.Honek ikaslea aspertuta edota nekatuta dagoela adierazi ahal du. Eskolan / Ikasgelan ordu asko pasatzen ditugu eta ezinezkoa da, denbora guztian egoki eta zuzen jesarrita egotea,hau, adibide argi bat da. Argazki honetan aztertu dezakegu nola zerbait idazten dago koadernoan.Klasean komentatu genuenarekin bat nator, egoera hauetan konturatu gabe ohiko jarrera gorputza makurtzea da eta "bola bat bezala" egotea. Aurpegi honek nekea zein aspertuta dagoela adierazi dezake. Argazki honetan gorpu...

"TOMBOY"

Imagen
SINOPSIA: Laure, 10 urteko neska bat da. Bere familia auzoz aldatzen denean, lagun berriei sinestarazi nahi die mutil bat dela, Michael izenekoa. Denbora bat pasa ondoren, Lisak ( ezagutzen duen neska bat ) asko ezagutzen du Michael, izan ere, denbora asko pasatu dute batera jolasean eta hitz egiten ( edo berak uste du ezagutzen duela) , eta besteekiko hain desberdina den haur honetaz maitemintzen da. Laurek badaki bere maskara noizbait erori egin beharko dela, baina bere nortasun berria aprobetxatzen du eta jokoa jarraitzen du, hots, Michael bezala jarraitzen du... Filmean zehar zenbait egoera interesgarriak eta bitxiak iruditu zitzaizkidan, hemen egoera hauetako batzuk komentatuko ditut: Lehenik eta behin, auzoko lagun berriekin doa futbolera jolasten, baina, bera ez du jolasten eta honek arreta deitzen dio Lisari. Lisak esaten dio ez dela besteak bezala eta Michael (Laure) esaten dio ez duela jolasteko gogorik nahiago duela ikustea. Geroago etxera iristerakoan ispilu aurrean...

NOR NAIZ NI ?

Kaixo , Ni Aritz Zabala naiz ,lehen hezkuntzako ikaslea.Blog honetan Didaktika Orokorreko ikasgaian zehar landutako jarduera desberdinak jarriko ditut. Zalantzaren bat izanez gero, kontaktuan jarri ahal zarete nirekin Blogaren bitartez edota hurrengo estekaren bitartez :  aritx.zabala@gmail.com Espero dut zuen gustokoa izatea !!!!