Artiumeko bisita

Modulu lanarekin hasteko, Modulu Doctors taldea Artium museoari bisita bat egin genion. Bisita honetan ume talde desberdinekin egon ginen bikoteka banatu ginen lana egiteko. Bikote bat informazioaz arduratuko zen, bestalde, beste bikotea argazkietaz arduratuko zen. Honetaz gain, tailer batean ere parte hartu genuen eta hor umeekaz egon ginen laguntzen/hitz egiten. Bisita orokorrean oso lasaia izan zen. Umeak txikiak izan arren oso formalak ziren. Bisita amaieran museoko begiraleekin hitz egin genuen eta komentatu zigun eskola ( N´click ) honetako umeak formalak izaten direla normalena izan ere, eskola elitista bezala kalifikatu zuen. Esan zigun, eskola publikoko umeak zailagoak izaten direla, baina, aldi berean esperientzia gutziz desberdina dela eta gonbidatu zigun beste batean nahi izanez gero berriro joateko beste talde batekin. Azken batean, esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaidan.


Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERSEKZIONALITATEA ( KARTOGRAFIA )

Curriculum Ezkutua

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )