Beatriz Preciadori buruzko elkarrizketa



Didaktikako klasean Beatriz Preciadori buruzko dokumental bat ikusi dugu. Beatriz gaur egungo sistemaren aurka dago, hau da, sistema kapitalistaren kontra. Horretaz gain noski, patriarkatuaren eta konsumismoaren aurka dago. Documentalean zehar jendea bultzatzen du sistemaren aurka jartzen eta bere ideia feministak ere azaltzen ditu. Bere ustez sistema kapitalista ekiditzeko biolentzia eta matxinada bat egon behar bestela gauzak ez dira aldatuko.

Documentalean eskolaz ere hitz egiten du eta horren inguruko zenbait ideia botatzen ditu. Bera dioenez eskola erreprodukzio makina bat da, eta nik guztiz ados nago berarekin, izan ere, nahi dutena erakusten dute hezkuntzaren bitartez ( curriculum ezkutua ). Horretaz gain, eskola, klase, genero eta arraza desberdinentasunen normalizazio makina bat dela dio.

Azkenik, sexualitatearen inguruan hitz egiten du. Bere ustez oso ohituta gaude genero buruzko normaltasunak edota gizartea markatutakoa ikusten eta zerbait desberdina ikusten dugunean jarraioan arraro bezala kalifikatzen dugu. Homosexualitatearen inguruan ere hitz egiten du, esanez termino hori ezabatu behar dela termino hori estatuak sortu duen kontzeptu bat da beraien interesetarako. Azkenik komentatzen du nola gizarte hobea lortzeko ezinbestekoa da gauza hauek apurtzea edota gauzak aldatzea.


Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERSEKZIONALITATEA ( KARTOGRAFIA )

Curriculum Ezkutua

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )