Eskola Motak
Klasean zenbait bideo ikusi ditugu eskola moten inguruan. Zehatzak izateko bi mugimendu desberdin ikusi ditugu: mugimendu anti-autoritarioak eta esperientzia berritzaileen mugimendua.
Lehenengo mugimendu honetan eskola anarkista eta "homeschooling" delakoa aurkitu ahal dugu. Alde batetik, eskola anarkistan askatasuna eta elkartasuna dira bi ezaugarri nagusiak. Autoritatea ez dago, guztiok maila berdinean daude batak ez du bestea zapaltzen. Eskola honetan ez da azterketekin baloratzen ez dago balorazio sumatiboa eta holan ere, batxilergoa egin dezakete. Eskola anarkistan oso ohikoa da noizbehinka adin desberdinetako ikasleak elkartzea eta bilerak egitea.
Beste alde batetik, homeschooling delakoa dago. Hezkuntza kasu honetan ere askea da. Homeschoolinga izenak dioen bezala etxean ikastean datza, normalean ez da arrazoi ekonomikoengatik izaten baizik eta arrazoi pedagokioengatik. Proiektuen bitartez irakasten dute normalean. Nire ustez homeschooling-a alde negatiboak eta positiboak ditu gauza guztiak bezala azken batean. Alde onetan adibidez aipatu dezakegu nola ume bakoitza bere erritmoa du eta honen bitartez hezkuntza indibidualizatuta dago ume bakarrean gehienetan eta erritmo berdina jarraitzea errazago da. Bestalde, tituluak lortzeko zailtasunak daude, talde lana ez du garatzen agian …
Bigarrenean esperientzia berritzaileen mugimendua agertzen da. Normalean eskola txikiak izan ohi dira eta adin desberdinetako umeak egoten dira talde berdinean. Eskola hauek nekazalguneetan egoten dira eta oso gutxi direnez harreman estuagoak lortzen dira eta hau ere abantaila bat da, izan ere, eskola umeen interesetara egokitu dezakete. Amaraberri eskola publikoa da, hezkuntza eredu desberdin bat proposatzen duena. Ikastola hau, ikasleen interesetara egokitzen da eta horrek berezia egiten du eskola. Ez dituzte testuliburuak erabiltzen, askotan haiek sortzen dute materiala eta gainera, ez daude ia azterketarik.
Comentarios
Publicar un comentario