I. La critica de las herramientas ( Ivan Illich)



Hemen Ivan Illichen lehen kapituluko "Las criticas de las herramientas" inguruko ideiak jarriko ditut. Lehen kapitulu honetako gai nagusia sistema industriala eta kontraproduktibitatea da.

Ivan Illich erraminta terminoa, helburu batera iristeko dispositibo bat bezala definitzen du.Gizakiak sortutakoa ( ez du zertan objetu bat izan behar ), hizkuntza, eskola… Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela.Gainera, bi baloreen inguruan hitz egiten du: Erabileraren balorea ( erabilgarritasun naturala ) eta aldaketaren balorea ( ez da naturala, produkzioaren emaitza baizik, abstraktua eta erlatiboa aldi berean ).

Kapitulu honetan bere iritzia ematen du eskola eta ikaskuntzaren ingurua. Bere aburuz, gizartea alineatuta dago. Alineazioa bere hitzetan: sentzazio edo emozio bat da ez dakiguna ondo deskribatzen.Ikaselak aukera desberdinak dituzte beraien kapital ekonomikoaren arabera. Gizartean segregazio soziala dago eta honekin apurtzeko Illichen ustez eskola publikoak beharrezkoak dira izan ere, bertan gizarteak dituen desberdintasunak apurtzeko.Hezkuntza arazoa konpontzeko aipatzen du ere ez dela beharrezkoa eskolara joatea ikasteko, gure kabuz ere ikasi ahal dugula. Aipatzen du ere nola klaseak dinamikoagoak izan beharko ziren.

Medikalizazioaren inguruan ere bere ikuspuntua ematen du. Honen inguruan esaten du medikuntza instituzionala arazo larria dela eta gehiegi ekoizten ari garela eta sendagai batzuk sendatu beharrean kalte ari dira egiten gendeari. Nik puntu honetan ados nago berarekin, eta gainera gaur egungo zenbait gaixotasun sortuak izan dira adibidez.


Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERSEKZIONALITATEA ( KARTOGRAFIA )

Curriculum Ezkutua

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )