II. El ritual del progreso ( Ivan Illich )


Hemen Ivan Illichen bigarren kapituluaren inguruan hitz egingo dut. Bigarren kapitulu hau " El ritual del progreso " delakoa teknologiaren eta eskolaren inguruan hitz egiten da.

Hasiera batean teknologiaren inguruan hitz egiten du bereziki. Bere ustez teknologia ez du aurrerapausoa esan nahi, eta maila bat gainditzen duenean helburua apurtu egiten da. Esaten du teknologien hezkuntza sustatzen dela interés ekonomikoengatik eta benetako helburuak hizkutatuta gelditzen dira, hau, curriculum eskutuarekin zerikusia du.

Testua aurrera joan ahala, eskolaren inguruan hitz egiten du berriro ere. Lehenengo eskolaren kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du. Horretarako bi ideia komentatzen ditu. Lehenengoa eskola instituzio bakarra dela irakasteko eta hori desegin egin behar dugula. Bigarrena eskola ezagutzaren kapitalisatzailea dela. Eskola merkataritza bihurtzen dugu eta hezkuntza egokia transmititu beharrean produktuak saltzen saiatzen dira eta atzean interés ezkutuak daude. Bere ustez eskola ideiak transmititzen ditu sistema industriala mantentzeko eta kontsumitzera bultzatzen gaitu. Azkenik amaitzen du esanez, honek desiren naturaltasuna aldatzen duela, desira beharra bihurtuz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERSEKZIONALITATEA ( KARTOGRAFIA )

III. La convivencialidad ( Ivan Illich )

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )