Curriculum Ezkutua
Gaur, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren inguruan hitz egin dugu klasean. Curriculuma persona batek ikasten duen guztia dela esan dezakegu, bestalde, saiatzen ez dena irakasten curriculum ezkutua izango litzateke. Horretaz gain, curriculum ausentea ere dago, honetan, nahita ez ikasten ditugun gauzak sartzen dira.
Curriculum ezkutua lantzeko talde bakoitzak argazki batzuk atera behar zituen eta ondoren argazki horiek komentatuko genituen. Argazki horietan barne mezu ezkutu bat egon behar zen ahal izanez gero. Didaktika doctors ( nire taldea ) argazki batzuk atera genituen eta hemen atxikituko ditut azalpen labur batekin.
Argazki honetan, departamento de fisiología agertzen da pegatina batean. Behean euskaraz jartzen du gezi batekin. Hemen eskatzen ari dena da, gauza bera jartzeko euskeraz ere. Nire ustez bi hizkuntzatan egon beharko litzateke izan ere, Euskal herrian gaude eta bi hizkuntza nagusiak euskera eta gaztelania dira. Horretaz gain, euskeraz jarrita ez egotean esan dezakegu hórrela ez dela euskal cultura bultzatzen besteak beste.
Bigarren irudi honetan bizikidetza gelan kartela agertzen da. Hemen arau desberdinak agertzen dira adibidez: gelan ezin da jan, ezin da mugikorra erabili… Nire ustez gaur egunerako, zorrotzegiak dira arauak edota oso sistematizatuta daude lehendik. Askatasun handiagoa eman beharko zen eta gauzak guztion irakasle zein ikasle nahietara egokitu, eta hau ikasleak adostu ahalko zituzten arau desberdinak irakasle desberdinekin adibidez.
Laugarren argazki honetan lenguaje de signos ikasteko informazioa agertzen da kartel batean. Nire ustez oso interesgarria da klase hauek eskeintzea izan ere, gente asko ez daki hizkuntza hau eta batzuentzako beharrezkoa izan daiteke. Nahiz eta ildotik apur bat urten, orain dela gutxi artikulu bat irakurri nuen eta bertan jartzen zuen hizkuntza ez-berbala ( begiradak, keinuak …) , askoz gehiago erabiltzen zela berbala baino eta gauza asko ulertzen direla inkonszienteki.
Irudi honetan propaganda kartel bat agertzen da jornada marxisten inguruan hitz egiten duena. Bertan, gasteizen dela eta ze gai desberdin landuko diren agertzen da. Kartel hau persona marxistei zuzenduta dagoela esan dezakegu.





Comentarios
Publicar un comentario