Posterra eta honen zentzua Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak. Perfil edo Identitate ezberdinak Posterrean Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektua ren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexua...
Comentarios
Publicar un comentario