Entradas

Portfolioa

Imagen
Ikasturtearen amaiera heltzear dago eta honekin batera blog honen amaiera. Ikasturte hasieran didaktika orokorreko irakasleak ( Aingeru Gutiérrez - Cabello ) , aukera desberdinak proposatu zizkigun ikasturte honetarako. Alde batetik, lehenengo aukera klase teorikoak egitea eta lan "arruntak" egitea zen. Beste alde batetik, bigarren aukera klase dinamikoak egitea eta zenbait lan , baina, lan hauek zailtasun bat izango zuten, noski balore gehiago ere. Lan hauen artean blog-a sartzen zen, blog hau hain zuzen ere izateko. Hau irakurtzen ari zarenez, konturatuko zara bigarren aukera hartu genuela. Azken sarrera honetan, blogean zehar landutako guztia jartzen saiatuko naiz. Blog honetan ikasgelan egindako jarduera desberdinak aipatu ditut, baina, jarduera hauetaz gain ere beste batzuk egin ditugu.Esan dudanez hemen sarrera guztiak edo gehienak aipatuko ditut; Ivan Illich , Curriculum -ak, eskola motak … Lehenik eta behin, " performace " delako terminoa zer den i...

Unitate Didaktikoa ( Modulo Doctors )

Imagen
Gaur, Modulo Doctors taldeak unitate didaktikoa bidali dugu modulo lanarekin batera. Gure unitate didaktikoaren proiektua "Eskola Aldatzen Proiektuan" datza. Proiektu hau egiteko, didaktika eta matematika ikasgaiak batu/lotu ditugu. Proiektu hau, bi astekoa izango da etya LH2 ko ikasleek izango dira proiektua bideratuko dutenak. Proiektuaren inguruan, proiektu nahiko osoa ( zehatza ) eta baliagarria iruditu zait. Proiektuaren helburua, umeak patioaren maketa egitea da, matematikako kontzeptu desberdinak erabiliz eta ulertuz adibidez. Lan honen bitartez askatasuna ematen diegu umeei, aipatu beharra dago ere guk askatasun handia ere izan dugula proiektu/lan hau burutzeko. Azken batean lan oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait, zenbait gauza ikasi ditut eta modu praktiko eta dibertigarri batean.

Metodologia aktiboak

Ikasgelan metodología aktibo desberdinen inguruan mintzatu gara. Horren ildotik jarraituz, proiektu bat egitea proposatu zaigu, Metodología aktibo desberdinen inguruko proiektua. Lan honetan, zertan datza aztertu behar genuen eta metodología desberdinak : Irakaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodología, arazoetan oinarritutako metodología eta proiektuetan oinarritutako metodología. Lan hau modulo/didaktika doctors taldearekin egin nuen eta hemen esteka bat utziko dut lanarekin batera: https://docs.google.com/presentation/d/1deccNCsluJUrA8tOWNX5gz38jbVmfe5FAxAWHLD9z2g/edit#slide=id.g51478519c4_0_26

KONPETENTZIAK ( Sacristan eta Jose Moya )

Ikasgelan bideo bat ikusi genuen konpetentzien inguruan. Bideoan Sacristan eta Jose Moya agertzen dira hitz egiten. Hemen haiek erantzundako galdera batzuk jarriko ditut. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan ? Sacristanen iritziz, jendea konpetentea izan behar da, konpetibitatearen alde dago. Bere ustez konpetentzia terminoa kontzeptu nahiko berria da, eta jendea ez du kontuan hartzen. Jose Moyaren iritziz Irakasleak ez dute boterea ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien ordez politikariak eta teknokratak egiten dituzte aldaketak haien izenean. Moyak esan zuen esaldi bat interesgarri xamarra iruditu zitzaidan, "Una persona no es mas lista por saber mas sino por saber utilizar todos sus recursos para llevar a cabo una tarea en un contexto determinado" Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke ? Bai, baina eskolatik kanpo baita. Beraz, haiek diote barruko zein kanpoko konpetentziak batu behar ditugula, hórrela nahi...

Curriculum Ezkutua

Imagen
Gaur, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren inguruan hitz egin dugu klasean. Curriculuma persona batek ikasten duen guztia dela esan dezakegu, bestalde, saiatzen ez dena irakasten curriculum ezkutua izango litzateke. Horretaz gain, curriculum ausentea ere dago, honetan, nahita ez ikasten ditugun gauzak sartzen dira. Curriculum ezkutua lantzeko talde bakoitzak argazki batzuk atera behar zituen eta ondoren argazki horiek komentatuko genituen. Argazki horietan barne mezu ezkutu bat egon behar zen ahal izanez gero. Didaktika doctors ( nire taldea ) argazki batzuk atera genituen eta hemen atxikituko ditut azalpen labur batekin. Argazki honetan, departamento de fisiología agertzen da pegatina batean. Behean euskaraz jartzen du gezi batekin. Hemen eskatzen ari dena da, gauza bera jartzeko euskeraz ere. Nire ustez bi hizkuntzatan egon beharko litzateke izan ere, Euskal herrian gaude eta bi hizkuntza nagusiak euskera eta gaztelania dira. Horretaz gain, euskeraz jarrita ez egotean e...

INTERSEKZIONALITATEA ( KARTOGRAFIA )

Imagen
Posterra eta honen zentzua     Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi  uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak. Perfil edo Identitate ezberdinak Posterrean Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektua ren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexua...

Hezkuntza mailak

Hemen hurrengo estekan "klik" eginez, hezkuntza mailak agertzen diren taula batera bideratuko dizue: https://docs.google.com/document/d/1XvfCrHsb6nhPPIugGVrJVMZsVCksSQyYqdiqw4SO9HQ/edit