Portfolioa
Ikasturtearen amaiera heltzear dago eta honekin batera blog honen amaiera. Ikasturte hasieran didaktika orokorreko irakasleak ( Aingeru Gutiérrez - Cabello ) , aukera desberdinak proposatu zizkigun ikasturte honetarako. Alde batetik, lehenengo aukera klase teorikoak egitea eta lan "arruntak" egitea zen. Beste alde batetik, bigarren aukera klase dinamikoak egitea eta zenbait lan , baina, lan hauek zailtasun bat izango zuten, noski balore gehiago ere. Lan hauen artean blog-a sartzen zen, blog hau hain zuzen ere izateko. Hau irakurtzen ari zarenez, konturatuko zara bigarren aukera hartu genuela.
Azken sarrera honetan, blogean zehar landutako guztia jartzen saiatuko naiz. Blog honetan ikasgelan egindako jarduera desberdinak aipatu ditut, baina, jarduera hauetaz gain ere beste batzuk egin ditugu.Esan dudanez hemen sarrera guztiak edo gehienak aipatuko ditut; Ivan Illich, Curriculum-ak, eskola motak…
Lehenik eta behin, "performace" delako terminoa zer den ikasi genuen, hori dela medio, Esther Ferrer-en dokumental bat ere ikusi genuen. Performance-tik arritu ninduena da, ez dela beharrezkoa materialik edota erabiltzen direnean material oso sinpleak direla, gorputza da baliagarriena. Honetaz gain, helburu hausnarkor bat izan ohi dute eta errepikapenean oinarritzen dira. Aurten guk ere performance-ak egin ditugu klasean, eta oso dibertigarria iruditu zait egitea zein ikustea.
Geroago, gorputza bitartekari klasetik ( instituzioetatik ) kanpo eta gorputza bitartekari klase ( instituzio ) barruan ikusi genuen. Honetarako, zenbait argazki atera genituen esan dudan bezala instituzioetatik kanpo eta haien barne. Behin argazkiak aterata, klasean komentatu genituen konturatuz, eskola barruko gorputzen jarrerak guztiz desberdinak direla kanpokoekin. Eskola barruan gorputzak tentsioarekin ikusten dira, aspertuta, amatatuta bezala azken batean. Bestalde, eskolatik kanpo lasaitasun handiagoa transmititzen da eta aldi berean alaitasuna. Eskolan kalean bezala sentitu beharko ginateke, horretan hezkuntza sistema du eragina eta argi eta garbi zenbait aldaketa behar ditu.
Aurten, ikasturte osoan zehar Ivan Illich-en inguruan hitz egin dugu, izan ere, ikasgai honetako oinarri garrantzitsuenetako bat da eta. Ivan Illichen hiru kapitulu irakurri genituen, geroago klasean komentatuz eta zenbait galdera erantzunez.Irakurritako eta aztertutako kapituluak hurrengoak izan ziren: La critica de las herramientas, El ritual del progreso eta azkenik, La convivencialidad. Horretaz gain zenbait jarduera egin ditugu kapitulu desberdinekin, adibidez, nire taldea ( Didaktika Doctors ) La critica de las herramientas kapituluarekin performance bat egin genuen. Performance horretan, kapituluan agertzen zen ideia bat saiatu ginen transmititzen "produktibitate masiboa" edota "kontraproduktibitatea".Performance-en inguruan hitz egin genuenean hasiera batean hitz egin genuen Ivan Illich dela eta, ikusten ari zarenez garrantzitsua izan da kurtsoan zehar.
Irakurketaz gain, zenbait bideo desberdin ikusi ditugu, aurretik aipatutakoaren Esther Ferreren performance-ak, Beatriz Preciadoren dokumentala, Judith Butler eta Sunaura Taylor-en arteko elkarrizketa eta beste batzuk. Alde batetik, Beatriz Preciado gaur egungo sistema kapitalista, patriarkatu eta konsumistaren aurka dago. Dokumentalean zehar sistema kritikatzen du eta jendea bultzatzen du sistemaren aurka jartzen. Horretaz gain zenbait ideia botatzen ditu eskolaren eta hezkuntza sistemaren inguruan eta sexualitatearen inguruan. Beste alde batetik, Judith Butler-e eta Sunaura Taylor-en arteko elkarrizketan, ezgaitasunen eta generoaren inguruan mintzatzen dira ibiltzen diren bitartean. Guztiz gomendagarriak bideo hauek.
Eskola motak eta hezkuntza mailak ere sakonki landu genituen. Hezkuntza mailak hobeto ulertzeko, modu adierazgarriago batean egin genuen taula baten bidez. Eskola moten barruan zenbait eskola ikusi genituen, normalean gaur egun eskola gehienak nahiz eta teknologia edo gauza desberdinak erabili hezkuntza sistema berdina dute, baina, batzuetan pentsarazten digute ez dela hórrela. Ordez, hemen bai ikusi genituen eredu diren eskola desberdinak pentsaera eta ideología markatuekin, hauen artean Amara Berri aurki dezakegu. Eskola honetan proiektuen bidez ikasten dute, hau da, proiektuetan oinarritutako metodología erabiltzen dute.
Aurten didaktika orokorrean egindako beste proiektu garrantzitsu bat kartografia izan zen. Bertan, intersekzionalitatea landu genuen. Lan haun oso dibertigarria eta aberasgarria izan zen. Lana egiten genuen bitartean gauza berriak ikasi genituen eta aldi berean ondo pasatu genuen egiten ( nire ustez ). Kartografia egin ondoren, hauek eskolatik zehar jarri genituen eta clase guztia buelta bat eman genuen kartografia bakoitza azalduz. Niri gehien gustatu zitzaidan lana izan zen eta oso pozik geratu nintzen amaierako emaitzarekin.
Curriculuma ere landu genuen eta konpetentziak ere. Lehenengoa, hau da, curriculum-a argazkien bitartez landu genuen. Curriculum ezkutua landu genuen gehien bat argazkien bitartzez, argazkiak atera behar genituen non curriculum ezkutua agertu ahal zen eta gero klasean azaldu, hausnartu, komentatu… Konpetentziak lantzeko bestalde, bideo bat ikusi genuen Sacristan eta Jose Moyaren-a. Bertan haien ikuspuntua ematen dute konpetentzien inguruan eta curriculumarekin lotzen dute ere punturen batean.
Azkeneko proiektua, unitate didaktikoa izan zen. Honetan didaktika orokorreko eta matematika ikasgaiak batu genituen proiektu berdinean. Proiektu nahiko luzea eta zaila iruditu zitzaidan egia esan.Gure ( Didaktika Doctors ) proposamena LH2-ko ikasleentzat izan zen, eta proiektuaren helburua matematikak lantzea zen eskola berritzeko maketa bat eginez. Interesgarria eta egokia iruditu zitzaigun ikasleen interesetan oinarritzea proiektua garatzek, izan ere, haiek izan behar dira helburua haien garapen eta hezkuntza egokia.
Amaiera emateko blog honi, gustatuko litzaidake nire ikasturteko iritzia eta esperientziak kontatzea. Lehenik eta behin, egia esan hasieran esan dudanez bi aukera zeuden ikasturtea aurrera eramateko, nik lehenengo aukeraren alde jo nuen. Nik naiago nuen modu "tradizionalago" batean lan egitea ohituta nago horretara eta. Orain, ikastaroa pasa ondoren pozik nago azkenean bigarren aukera atera izana, izan ere, oso interegarria iruditu zait ikasgaia. Egindako ekintzak oso aberasgarriak iruditu zaizkit eta ikasgaia eramateko modua ere. Beste ikasgai batzuekin konparatuz esan daiteke, honetan modu "informalago" batean lan egin dugula eta hori gustatu egin zait. Ekintzetan kartografia eta performance-a nabarmenduko nituzke, bi jarduera hauetan oso ondo pasatu nuen egiten eta aldi berean zenbait gauza ikasi nituen.
Beste urte batean espero dut ikasleak aukera hau hartzea eta kurtso amaieran eskertuko dute ni bezala. Etorkizun batean, ziurenik esperientzia hauetaz gogoratuko naiz eta zerbaitetaz ez banaiz gogoratzen blog hau dut begiratzeko. Bloga aurreko ekintzetan ez dut aipatu, baina, nire bizitzako ikasgai guztietan ez dut horrelako ezer egin eta oso egokia eta interesgarria iruditzen zait. Klaseko guztiak iritzi desberdinak konpartitzeko modu bitxi bat da eta horretaz gain, "hobbia" bihurtu daiteke blogean idaztea nork daki… Orain bai amaitzeko, esperientzia ezin hobea iruditu zait eta edonori gomendatuko nioke horrelako ikasgai bat proposatzea edota parte hartzea.
Hurrengora arte, agur !!!

Comentarios
Publicar un comentario